Ezagutu Arabako Errioxa

Murgildu zaitez esperientzia berrien bila Arabako Errioxako mahasti-itsasoan. Blaitu zzitez ehun urtetik gorako kulturaz, euskal gastronomia zoragarria eta Arabako Errioxako ardo ospetsuak gozatzen dituzun bitartean, nola gure herriko familia-upategi abegitsuetan hala arkitekto ospetsuenek sinatutako eraikin abangoardistetan. Bizi ezazu alderik naturalena eta aktiboena gure esperientziekin, eta ostatu onenetan berrindartu. Egin ezazu asteburu batean, egun solte batean edo nahi beste egunez. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin. Prest al zaude?

Gure lurra ezagutzera gonbidatzen zaitugu, ardoaren, gastronomiaren eta paisaia paregabearen inguruko esperientzia zirraragarria bizi nahi duen ororentzat derrigorrezko bidaia. Mundu mailan erreferentzia den helmuga enoturistikoa, familiako upategi abegitsu eta munduko upategi abangoardistez haratago doana. Aho bete hortz utziko zaituen helmuga, Erdi Aroko hiribilduek eta euren xarmak zipriztindutako mahastiez betetako paisaiak, naturaren inguruko turismo aktiboa, milaka urteko labar-trikuharri eta dolareak, edo bizilagunen tradizioak eta abegikortasuna. 316 km2 harritzeko. Aurkitu gehiago hemen:

Descubre Rioja Alavesa. Brindando con vino de la Rioja Alavesa Descubre Rioja Alavesa. Pórtico de Santa María de Laguardia Descubre Rioja Alavesa. Racimo de uva

Visit Rioja Alavesa Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen proiektu bat da, gure lurraldeko altxorrak mundu osora hurbiltzen jarraitzea helburu duena. Hiribilduak, mahastiak, paisaiak, arkitektura, gastronomia eta, batez ere, bertako jendea. Hori guztia klik batera, gure bazkideen bitartez, euren upategi, hotel, jatetxe eta gainerako establezimendu eta zerbitzuekin.

Gure webgunean Arabako Errioxan bizitzeko hainbat plan eta esperientzia aurkituko dituzu, gure lurraldeaz maitemintzen jarraitzeko. Erreserbatu edo gehien maite duzun horri oparitu. Museo batera bisita, esperientzia paregabeak mahastietan, spa eta ardoterapia saioak, ostatuak eta erreserbak jatetxeetan... Sor ezazu zure bidaiarik osoena klik pare batean, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko bazkideen eskutik.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidera joan